Alergia dutenentzako alertak
Oharra: Alerta hauek elikagaien alergenoei buruzkoak baino ez dira. Alergiak edo intolerantziak sor ditzakeen irregulartasunen bat detektatzen bada elikagairen batean, kanal honen bidez jakinarazi beharko da
Pertsona batzuek elikagai batekiko edo batzuekiko alergia/intolerantzia izan dezakete. Informazio-kanal hau haientzat sortu da, arriskuak ekidin ditzaten eta informazioa jaso dezaten jakinarazpen ofiziala egiten denetik gehienez ere ordubetera (24 ordu egunean).
Alerta horiek alergia edo intolerantziaren bat dutenei BAINO EZ die eragingo (dagokion alergenoarekiko), eta ez dute inolako arriskurik ekarriko gainerakoentzat.
Hortaz, ez da alarma orokorrik sortu behar.
ALERTA-KANALERA ATXIKITZEA
Jakinarazpenak jaso nahi badituzu, Telegram instalatu eta «Alertak» kanalera atxiki besterik ez duzu; link honen bidez sar zaitezke bertan aplikazioa instalatu ondoren: t.me/Alertak.
EZ ahaztu kanalari jarraitzea; horretarako, “BAT EGIN” (UNIRME) sakatu beharko duzu pantailaren beheko aldean.
TELEGRAM DESKARGATZEA
Idazmahaiko bertsioa (ordenagailua) edo mugikorreko aplikazioa erabil dezakezu. Deskargatu hemen:
Facebookeko gure profilaren jarraitzaile egin zaitezke ere (sakatu hemen)
ALERTAK INTERPRETATZEA
Eginiko alerta zure alergietakoren batekin bat badator, hau egin beharko duzu:
- Geografia-esparrua: Egiaztatu eragindako produktuak merkaturatzen diren autonomia-erkidego batean egon zaren ala zauden (baliteke, zure erkidegoa aipatu gabe, eragindako produkturen bat erosi izana).
- Lotea eta produktua: Produktuak baztertzeagatiko alertek eragindako loteei buruzko informazioa izaten dute (lote-zenbakia, iraungipen-datak…). Marka bereko produktu bat kutsatuta egon daiteke eta beste bat ez; hortaz, garrantzitsua da ondo begiratzea zeinek egin diezagukeen kalte.
- Baztertzea: Eskuarki, enpresak baztertzen ditu eragindako elikagai guztiak. Baina, elikagairen batekin zalantzarik baduzu, ez kontsumitu. Informazio gehiago behar baduzu, produktua erositako establezimendura jo dezakezu, edo ekoizlearekin jar zaitezke harremanetan zuzenean, haren webgunearen edo harremanetarako telefonoaren bidez.
ZELIAKOAK
Zeliakia daukaten pertsonentzako ere aliatu handia da zerbitzu hau; izan ere, informazioa ematen du elikagaien etiketetan egon daitezkeen irregulartasunei buruz.
Etorkizun hurbilean ere glutena daukaten elikagaiei buruzko alerta-zerbitzu bat sortzeko asmoa dugu.
* Iturri ofiziala: AECOSANen «Alertas Alimentarias de Alérgenos» webgunea.