Gabonetarako elikagaien segurtasun aholkuak
Egunotan mahai on baten inguruan bildu ohi gara. Gabon hauek arazorik gabe igaro ahal izateko, hona hemen aholku sinple batzuk.
Elikagaien segurtasun-aholkuak
Ganbak eta kadmioa lehen plateretan: Egia da ganbaren buruaren barnealdea kontsumituz gero, kadmio kantitate handiagoa jaso dezakegula, baina produktu hori etengabe kontsumitzen ez badugu, ez dugu arazorik izango Info +
Etxeko maionesa: Hainbat egunez ospakizunak eta otordu oparoak izango ditugu. Etxeko maionesa egiteko tentazioa izan dezakegu, eta prestatu ondoren hainbat egun geroago kontsumitzekoa. Onena kantitate txikia egitea da, unean bertan kontsumitzeko modukoa. Beste aukera bat maionesa komertzialak dira; bizitza erabilgarri luzeagoa izan ohi dute behin ireki ondoren Info +
Ehiza-haragia gure menuan: Ehiza-haragiak zirkuitu baimenduetakoa izan behar du, eta dagozkion kontrolak gaindituta izan behar ditu, batez ere basurdea bada Info +
Arraina eta anisakisa: Gomendio erraz batzuei jarraituta, arraina lasai lasai kontsumi daiteke, eta, hain zuzen ere, ohi duguna baino gehiago kontsumitu beharko genuke Info +
Molusku gordinak: Produktu horiek bizirik erosten dira; hortaz, garrantzitsua da hozkailuan izatea prestatzen diren arte. Gordinik kontsumitu behar badira, besteak beste ostrekin egin ohi den moduan, komeni da arrisku taldeek ez kontsumitzea (5 urtetik beherakoak, adinekoak edo gaixotasun kronikoak dituztenak, immunodeprimituak, etab.) Info +
Kutsadura gurutzatua sukaldean: Gabonetako otordu hauetan, haragi eta arrain asko jan ohi da, eta, aldi berean, beste plater asko prestatzen ditugu, entsaladak eta hasierako plater hotzak, esate baterako. Arreta berezia izan behar da animalia jatorriko produktuok manipulatu ditugun gainazaletan aurretiko tratamendu termikorik gabe kontsumitzen diren beste elikagai batzuk manipulatzeko Info +
Hozkailua antolatuta beti: Hozkailuak haragiz eta arrainez bete ohi dira egunotan, eta horien tantak gordinik jango diren beste produktu batzuen gainera eror daitezke. Ontzi tapadunak erabili behar dira, beste elikagai batzuk ez kutsatzeko Info +
Elikagaiek eragindako alergiak eta intolerantziak: Egunotan elikagaiek eragindako alergiaren eta intolerantziaren bat izan dezaketen familiarteko eta lagunekin elkartu ohi gara; hortaz, garrantzitsua da guk prestatutako janaria jango dutenek izan ditzaketen patologien berri izatea aldez aurretik. Halaber, elikagai exotikoak edo berriak erosi ohi ditugu, urte osoan kontsumitzen ez ditugunak, eta alergiak edo intolerantziak eragin ditzakete. Arretaz irakurri erabiliko dituzun osagai guztien etiketak, alergenorik duten ikusteko Info +
Era berean, beste aholkuren bat ere badugu…
Aholku nutrizionalak
- Gehiegikeria: Ondo antolatu menua kantitatea neurrigabea izan ez dadin. Ahalegindu janari gehiegi ez prestatzen eta gehiegi janez gero, ez saiatu “konpentsatzen” hurrengo otordua ez janda.
- Haragia ondo, baina arraina ere bai. Txandakatu haragia eta arraina Gabonetako menuetan.
- Zuntza, zure aliatua: Zuntzak gehiegikeriak arintzen lagunduko digu, eta libratzen lagunduko digu. Gabonetako menuan oso tipikoa da, halaber, aza, borraja, kardua… Eutsi tradizioari.
- Ez ahaztu Gabonetan ere jarduera fisikoa egitea: jarduera fisiko orok on egingo digu, bai digestio pisutsuak egiteko, bai gure egoera fisikoa ona izateko oro har. Ez dago San Silvestre lasterketa batean parte hartu beharrik, baina Gabonetan oso ohikoa da, baita ere, mendira joatea, herri-maratoiak egitea…
- Bikini-operazioa: Urtero Gabonen ondoren harra sortzen zaigu, eta dieta hasi nahi dugu. Ez dago miraririk egiten duen dietarik; onena da adituekin kontsulta egitea, hala nola, dietista eta nutrizionistekin.
Zure poltsikoaren mesederako eta elikagaiak xahutzearen aurkako aholkuak
- Lehenago erosi eta izoztu. Izoztutako elikagaiek euro batzuk aurrezten lagun diezagukete erosketetan. Gabonetan garestitu egiten diren elikagaiak aurrez eros ditzakegu prezio hobean. Garrantzitsua da, ordea, arriskurik gabe nola izoztu eta desizoztu jakitea Info +
- Hozkailua eta izozkailua garbi izan. Gabonotan hozkailua beteta izango dugu; hori dela eta, une egokia da hozkailuaren eta izozkailuaren barnealdeari errepasoa emateko. Gainera, aholku horrek dirua aurrezten lagun diezaguke (hozkailuek espazioa behar dute elikagaien artean lehenago hozteko, eta izozkailuek, berriz, guztiz aurkakoa).
- Gabonetan ere “janaria EZ da botatzen” lemari jarraitu behar zaio. Gabonetako soberakinak hurrengo egunean aprobetxatu daitezke hamaika errezeta sortzaile egiteko.
Hurrengo egunetarako gordetzea pentsatzen ari bazara, ontzi egokian egitea gomendatzen dizugu Info +
Eta elikagaiak ez xahutzeko informazio gehiago gure webgune honetan Zerodespilfarro.eus