• Sukaldeko ohola erabiltzea haragiak eta kozinatu gabeko elikagaiak txikitzeko
  • Denetarako erabiltzen diren labanak
  • Eskuzatarrak
  • Gure eskuak edo sukaldean erabiltzeko eskularruak
  • Arrautzak irabiatzeko erabilitako platera tortillari buelta emateko erabiltzea
  • Telefono mugikorrak
  • Haragi eta arrainen jarioak hozkailuan
  • Hozkailuak garbitzea
  • Oilasko-haragia garbitzea
  • Arrautzak garbitzea oskoleko zikinkeria kentzeko

Kutsadura gurutzatua gertatzen da patogenorik ez duten elikagaiak patogenoak dituzten beste elikagai batzuekin kontaktuan jartzen ditugunean. Kutsadura gurutzatua zuzenean (elikagaien arteko kontaktuaren eraginez) edo zeharka (kutsatutako sukaldeko tresnak eta makinak erabiltzeagatik edo eskuak zikin izateagatik) gerta daiteke.

Kutsadura gurutzatua uste baino ohikoagoa da. Kontuz ibili behar dugu, batez ere etxean bizi diren pertsona kalteberenei begira. Nagusiek, haurrek, haurdunek eta immunodeprimituek ez dute pertsona osasuntsu baten erantzun berbera elikagaietako kutsaduraren ondorioz har ditzakegun elikagai bidezko gaixotasunen aurrean.

Sukaldean egiten ditugun eta elikagaien kutsadura gurutzatua eragiten duten akats txiki horiek saihesteko, oso garrantzitsua da akatsok identifikatzea. Hori dela eta, kutsadura gurutzatuaren iturrien Top 10 zerrenda prestatu dugu. Hauek dira:

1- Sukaldeko ohola erabiltzea haragiak eta kozinatu gabeko elikagaiak txikitzeko

Contaminacion cruzada

Kutsadura gurutzatuaren adibide garbia da haragia edo arraina oholean moztu ondoren ohol berbera erabiltzea gordin kontsumituko dugun beste elikagairen bat mozteko. Gogoan izan zurezko oholek higiene-maila txikiagoa dutela; izan ere, ez dira hain ondo garbitzen eta porotsuak dira. Horren eraginez, mikroorganismoak zuraren txoko txiki horietan kolonizatzen dira.

2- Denetarako erabiltzen diren labanak

cuchillo sucio

Beste hau ere oso ohiko adibidea da: aurretik elikagai gordin bat mozteko erabilitako labanak berrerabiltzea. Oso garrantzitsua da labanak erabili ondoren ur beroaz eta xaboiaz garbitzea, batez ere elikagai gordinak mozteko erabili baditugu. Sukaldean ez gara gu bakarrik ibiltzen; hortaz, ezin dugu beti jakin zertarako erabili izan duen aurrekoak lekuz kanpo dagoen labana hori. Onena ez erabiltzea da; garbitu labana eta gorde bere lekuan.

3- Eskuzatarrak

trapos cocina

Eskuzatarrak, baietak eta espartzuak kutsadura-iturri bihur daitezke maiz garbitu edo aldatzen ez baditugu. Hona hemen gaiari buruzko aholku gehiago.

4- Gure eskuak edo sukaldean erabiltzeko eskularruak

guantes cocinero

Esku zikinak dira kutsadura gurutzatuaren iturri nagusia. Baina sukaldean erabiltzeko eskularruek ere —binilo edo nitrilozkoak— oso higienikoak diruditen arren, segurtasun‑sentsazio faltsua eman diezagukete. Eskularruak erabiltzean eskuak babestuta eta zikinkeriatik urrun dauzkagunez, baliteke elikagaiak arduragabekeria handiagoz manipulatzea, eta, horrekin, kutsadura gurutzatua eragin dezakegu eskularruen bidez. Gainera, saihets dezakegun hondakin plastikoa da.

5- Arrautzak irabiatzeko erabilitako platera tortillari buelta emateko erabiltzea

tortilla cruda

Seguru noizbait egin izan duzula. Baina hori egitean arrautza gordina eta jada prozesu terminoa jasan duen tortilla, patogenorik ez duena, kontaktuan jartzen ditugu. Arriskutsua da, eta, beraz, ez dugu halakorik egin behar, batez ere etxean pertsona kalteberak bizi badira.

6- Telefono mugikorrak

movil baño

Bai, hori da. Mugikorrak etxeko txoko guztietan erabiltzen ditugu (komuna, sukaldea…). Bertan mikroorganismo asko gera daitezke, eta sukaldera eraman ditzakegu zuzenean. Hortaz, komeni da telefonoak maiz garbitzea, eta elikagaiak manipulatzen ari garenean, lan-eremutik urrun uztea.

7- Haragi eta arrainen jarioak hozkailuan

goteo carne

Hozkailuan gordetzen ditugun arrain eta haragiekin kontu handiz ibili behar dugu; izan ere, horien jarioek azpian dauden elikagaiak kutsa ditzakete. Egungo hozkailuetako konpartimentuak elikagaien arabera daude banatuta (ikurtxoen bidez daude adierazita). Banaketa hori kutsadura saihesteko egiten da. Tapa duten ontziak erabiltzeak (tupperrak) hozkailuan gordeta edo desizozteko prozesuan dauzkagun elikagaien jarioak ekiditen lagun dezake. Hona hemen aholku erraz batzuk.

8- Hozkailuak garbitzea

limpieza nevera

Haragi edo arrain gordinaren jarioak izan dituzten hozkailuak ere kutsadura gurutzatuaren iturria dira. Hozkailua maiz garbitu behar dugu, atsekaberik ez izateko. Eta hozkailuko hormak ere garbitu behar ditugu, askotan horiek ahazten baitzaizkigu.

9- Oilasko-haragia garbitzea

lavar pollo

Hemen ez da oso ohikoa, baina munduko beste leku batzuetan askotan egiten da. Oilaskoa edo kozinatuko dugun beste edozein haragi gordin garbitzea denbora galtzea da. Oilasko-haragia kozinatzeko prozesu termikoak (frijitzea edo laberatzea) edozein patogeno hiltzen du. Baina haragi gordina garbitzean sortutako zipriztinek oilaskoaren azalean zeuden patogenoak garbiketa-eremu osoan (harraska eta gertuko eremua) zabaltzea eragin dezakete. Hortaz, gordin kontsumituko dugun edozein elikagai ­zipriztinek kutsatutako azalera horretan jartzen badugu, elikagai hori kutsatu daiteke.

10- Arrautzak garbitzea oskoleko zikinkeria kentzeko

lavar huevo

Berez hori egitea ez litzateke kutsadura gurutzatua izango, tartean bi elikagai ez daudelako, baina arrautza garbitzean arrautzaren barrualdea kutsatu daiteke, oskoleko patogenoak barrura sar baitaitezke. Hori gertatzen da arrautza-oskola porotsua delako. Oskola kutikula izeneko geruza batek babesten du, eta arrautza igurzten dugunean, garbitzeko, poroak babesten dituen kutikula hori kentzen dugu, eta, ondorioz, patogenoak sar daitezke barrura. Arrautzak ez dira gorde aurretik garbitu behar. Bideo honetan duzu azalpena.

Sortze data: 2023-02-16